2015/10/22

Gainbehera dauden ogibideak - Gatzagilea

Gatzagilea from IKUSMEDIA on Vimeo.

Gatza da gizakiak jan dezakeen arroka mineral bakarra. Oso garrantzitsua da bizitzarako; hainbeste, ezen behin baino gehiagotan izan baitu zeresana historian. Gatz-biltegien kokapenak garrantzi berezia izan zuen antzinako giza taldeen behin betiko kokapenean; izan ere, gatzaren kontsumoa ez da soilik giza beharrizana, baizik eta, gainera, elikagaiak kontserbatzen laguntzen du, beraien bizitza luzatuz.
Gesaltza-Añana herri arabarreko Haran Gazia Europan dagoen barrualdeko gatzagarik ikusgarrienetakoa eta ondoen kontserbatutakoa da, gaur egun. Añanako harana aspaldi itsasoa zegoen lekuaren gainean dago kokatuta; hain zuzen ere, itsaso hori duela berrehun milioi urte baino gehiago lehortu zen. Gesaltza-Añanan, ur geza modu naturalean eta etengabe sortzen da, eta ur hori, lurruntze-plataformen bitartez, eguzkiaren eta haizearen menpe geratu ostean, gatz bihurtzen da.
Edorta gatzagilea da Gesaltza-Añanan. Aipatutako gatzaga zaharberritze-lanetan dago gaur egun, eta, bertan, munduko artisau-gatzik onenetakoa ekoizten da. Gaur egun, oso jende gutxi aritzen da gatza modu profesionalean eta artisauan ateratzeko prozesuan. Hain zuzen ere, gatzagile setati horiek izan dira antzinako teknikak eta zenbait ohitura iraunarazi dituztenak. Beraiek izan dira lanbidea mimatu dutenak eta arkitektura mota bitxi hau zaindu dutenak. Beharbada, ez dira horretaz jakitun izan, baina gure kultura eta ondarea aberastu egin dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario