2015/10/22

Gainbehera dauden ogibideak - Errotaria

Errotaria from IKUSMEDIA on Vimeo.

Garai batean, errotak oso funtzio garrantzitsua betetzen zuen. Baserritarrek errotariari eramaten zizkioten euren produktuetako batzuk, eho zitzan. Esate baterako, ogia egiteko, lehenengo eta behin, gari-aleak eho behar dira. Beste alde batetik, arto ehoak hainbat produktu prestatzeko aukera ematen zuen. Baserritarrek holaxe asetzen zuten gosea. Ganadua ere elikatu beharra zegoen. Etxeko abereentzat, beste elikagai batzuk prestatzen ziren: garagarra, oloa eta abar.
1983ko uholdeek errota asko hondatu zituzten. Gaur egun, oso jende gutxi aritzen da errotan modu profesionalean. Askok albo batera utzi dute jarduera hori, eta irina eurentzat eta ezagun gutxi batzuentzat baino ez dute egiten. Hain zuzen ere, errotari setati horiek izan dira antzinako teknikak eta zenbait ohitura iraunarazi dituztenak. Beraiek izan dira lanbidea mimatu dutenak eta arkitektura mota bitxi hau zaindu dutenak. Beharbada ez dira horretaz jabetu, baina gure kultura eta ondarea aberastu egin dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario