![]() |
http://magazine.horasur.com-etik hartutako irudia |
Patata tortila lehiaketa datorren abuztuaren 27an egingo dugu, arratsaldeko 7etatik aurrera. Hona parte hartzeko oinarriak:
- Lehiaketa San Agustineko elizpean egingo da, eta bertan gura duten pertsona edota talde guztiek parte hartu ahal izango dute.
- Partehartzaile bakoitzak bere tresneria eta tortila prestatzeko osagaiak ekarri beharko ditu.
- Tortilak egiteko erabili daitezkeen osagai bakarrak patata, arraultzak (dozenerdia), olioa eta gatza izango dira. Gura izanez gero, kipula ere erabili ahal izango da.
- Tortilak iluntzeko 9ak baino lehenago entregatu beharko dira. Tortilaren zati bi epaileek egingo duten dastaketarako erreserbatuko dira. Gainontzekoa partehartzaleei itzuliko zaie.
- Epaileek tortilen itxura orokorra, zaporea eta testura baloratuko dituzte.
- Irabazleak 30 euroko saria jasoko du; bigarrenak 20 eurokoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario